top of page

Sarrera

Gida honen helburu nagusia bai irakasle edo hezitzaileei eta bai familiei, sehaska-kantak erabiltzeko material erabilgarria eskaintzea da. Sehaska-kantak, haurrak lokarrarazteko helburuarekin erabili izan dira betidanik, eta hauek ahoz aho transmititu izan dira. Beraz, esan daiteke, gaur egun oraindik mantentzen diren sehaska-kanta asko, ahozko tradizioari esker ezagutarazten direla. Azken urteotan, ahozko transmisioaren galera handia egon da eta honek, bidean informazio asko galtzea ekarri du, nahiz eta kasu batzuetan, informazio hori grabatzea erabaki eta horri eskerrak mantentzen den gaur egunera arte.

 

Zenbait adituk aipatzen dutenez, ahozko tradizioa galtzearen zergatia, mundu modernoa eta mundu horretako komunikabideak direla diote. Nahiz eta aipatu beharra dagoen ere, badaudela oraindik pertsona batzuk, tradizioari jarraiki, ahozko tradizioaren altxorra pizten mantentzen dutenak, ahozko tradizio hori lantzeak haurrengan duen onuraz ohartu baitira eta era berean, honek hizkuntzaren sena bizirik mantentzeko aukera paregabea baitira.   

 

Ahozko tradizioak, helburu nagusi bat daukala esan genezake, hots, lurralde baten eta lurralde horretako historiako erroak sendotzea eta finkatzea. Nahiz eta kontuan izan behar den, ezinezkoa izango dela, orobat,  gure arbasoek izandako bizitza hori berriro ere eraiki ahal izatea.

Azaldutako hau izango litzateke sehaska-kanten kasua. Hauek, aurrean aipatu bezala, arbasoengandik ahozko tradizioari esker lortu ditugu. Baina gaur egun, ahozko tradizioaren galera dela eta, ez dira askorik ezagutzen ezta askorik erabiltzen. Beraz, gida honetan, sehaska-kanten inguruko hurbilketa txiki bat eta hauek erabiltzeko materiala eskainiko dira.

bottom of page