top of page

Materiala

Sehaska-kanten bilduma eta kantuei dagokioenez, hemen eskaintzen den zerrendak hiru atal izango ditu:

​

  • Sehaska-kanten bildumak: atal honetan, sehaska-kantak biltzen dituzten bederatzi bilduma ikusi ahal dira. Bilduma bakoitzak sehaska-kanta eta bertsio desberdinak eskaintzen ditu. Atal honetan, hurrengo datuak aurki ditzakegu: materialaren argazkia, egilea, izenburua, argitaratutako urtea, argitaletxea, kantuen zerrenda eta sareetan entzuteko edo eskuratu ahal izateko esteka.

  • Sehaska-kantak: atal honetan, aurrean aipatutako bildumetatik kanpo batutako zenbait sehaska-kanta eskaintzen dira. Atal honetan, hurrengo datuak aurki ditzakegu: materialaren argazkia, egilea, izenburua, argitaratutako urtea, argitaletxea, kantuaren izena eta sareetan entzuteko edo eskuratu ahal izateko esteka.

  • Ahoz bildutako sehaska-kantak: azken atal honetan, ahozko tradizioari esker, ahoz bildutako sehaska-kantak aurki dizakegu. Oraindik, bildumetan edota sehaska-kanta solteetan grabatu ez direnak eta galtzeko arriskuan egon ahal izan direnak. Sehaska-kanta hauek, hainbat herritako pertsona nagusien ahotsean daude bilduta eta aipatzekoa da, “ahotsak.eus” webgunetik eskuratu ahal izan direla. Atal honetan, hurrengo datuak aurki ditzakegu: kantariaren izen-abizenak, jaiotze lekua eta urtea, kantuaren izena eta sareetan entzuteko esteka. 

​

Hemen bildutako sehaska-kantak ez dira inondik inora Euskal Herrian ezagun diren guztiak, hauek baino askoz gehiago baitaude. Ahozko-tradizioaren transmisioari jarraiki, galtzeko arriskuan egon ahal izan diren zenbait bildu dira guztiak Euskal Herriko tradizioko kantuak direlarik, bai artista ezagunenak, bai lekuko artistenak.

 

Material hau eskaintzearen helburua, hori gelan erabiltzea da, noski. Baina kontuan izan beharrekoa litzateke, behin ahozko-tradizioa aipatuta, eskaintzen den material hauirakasleak prestatu eta gero hori berak ikasleei zuzenean helaraztea izango litzatekeela gomendagarriena.

bottom of page