top of page

Sehaska-kanten onurak eta hauen garrantzia:

Sehaska-kanten erabilpenak, hainbat onura dakartza berekin. Alde batetik, aurrean aipatutako ahozko-tradizioaren bidezko transmisioa. Zenbait aditu, kanta hauek lantzeak haurrentzat hainbat onura dituela konturatu baitira, hain zuzen ere, hizkuntzaren sena mantentzea.  

 

Beste aldetik, haurrengan onura zuzena daukala esan daiteke, haurra lokartu edo behintzat lasaitu egiten delako kasu askotan, kantu mota hau erabilita. Horrekin batera, ikerketa batek erakustera eman duenez, bihotz-taupaden beherakada, begi dilatazioaren txikitzea eta aktibitate elektrodermalaren indargea ere eragiten du kanta mota honek, baina ez haurrarengan bakarrik. Aipatzekoa da, sehaska-kantetan helduaren rola ezinbestekoa dela, izan ere, haur kantutegiko genero bakanetako bat baita, non igorlearen papera heldu batek irudikatzen duen. Hau horrela, sehaska-kantek, onurak haurrengan dituzten moduan, helduarengan ere badituzte. Horren adibide dira, aurrean aipatutako bihotz-taupaden beherakada, begi dilatazioaren txikitzea eta aktibitate elektrodermalaren indargea.

Beraz, aipatutakoa kontuan hartuta, ikus daiteke, onurez aparte, sehaska-kantek badutela garrantzia. Bai ahozko transmisioari jarraiki eta bai kantua abesten den momentuan, haurrak eta helduak, jasotzen dituzten onura fisiko eta psikiko horiek. 

Transmisioari dagokionez, orain gure esku egongo da, hauek erabiltzea erabakitzen bada, ahozko hori berriro piztea eta gaur egun izaten ari den galera hori berriro ere berpiztea. 

bottom of page