Sehaska-kanten definizioa eta helburua:
Sehaska-kantak, haurra lokartzeko helburuarekin haurrari berari abesten zaizkion kantuak dira. Hauek, kantuaren arabera, pultso bitarrekoak edo hirutarrekoak izan daitezke eta gehienetan erabiltzen diren esparru melodikoak mugatuak izaten dira. Hitzik gabeko sehaska-kantak ere badaudela aintzat harturik, erabilitako gaiek, gehienetan loa bultzatzeko baita haurraren inguruko gertakariren bat kontatzeko nahiarekin lotura zuzena izaten dute. Hala ere, momentu hau, ona izango da, helduak barruan duena uzteko eta esan beharrekoa esateko, nahiz eta helarazitako mezuak ez duen haurrarengan eragin zuzenik izango.
Argi izan behar dugu, nahiz eta helburua haurra lokarraraztea izan, sarritan hori lortzen ez dela eta dena saiakera batean edo beste gera daitekeela. Hori dela eta, helburua haurra lokartzea gabe, hura lokartzen saiatzea izango litzateke, hau da, lokarraraztea.