SEHASKA-KANTEN PRESENTZIA, ERABILERA ETA FUNTZIOAK HAUR HEZKUNTZAN
Ahozko tradizioaren transmisioaren garrantzia oinarri hartuta
Ongi etorri!
​
Web orri honen helburu nagusia irakasle eta familiei sehaska-kantak erabiltzeko material erabilgarria eskaintzea da, hauek etxeko txikiekin erabiltzeko asmoz. Gainera, aukera izugarria izango da ahozko tradizioaren transmisio hori belaunaldien artean igaro eta tradizio horrek luzaroan gure artean jarrai dezan.
Web orri honek bi atal izango ditu. Bata, sehaska-kantei buruzko informazioa eskainiko duena eta bestea, sehaska-kantak erabiltzeko materiala eskaintzen duena. Informazioari dagokionez, testuinguruan jartzeko sarrera bat, sehaska-kanten definizioa eta helburua eta sehaska-kanten onurak eta garrantzia ikusi ahalko dira.
Materialari dagokionez, sehaska-kanten bilduma eta kantu zerrendak hiru multzotan banatuko dira: sehaska-kanten bildumak, sehaska-kantak eta ahoz bildutako sehaska-kantak.
Hemen bildu diren sehaska-kantak ez dira inondik inora Euskal Herrian ezagun diren guztiak, hauek baino askoz gehiago baitaude. Ahozko-tradizioaren transmisioari jarraiki, galtzeko arriskuan egon ahal izan diren zenbait bildu dira guztiak Euskal Herriko tradizioko kantuak direlarik, bai artista ezagunenak, bai lekuko artistenak.
Material hau eskaintzearen helburua, hori gelan erabiltzea da, noski. Baina kontuan izan beharrekoa litzateke, behin ahozko-tradizioa aipatuta, eskaintzen den material hauirakasleak prestatu eta gero hori berak ikasleei zuzenean helaraztea izango litzatekeela gomendagarriena.
​
Hemen eskaintzen den informazio berbera, GIDA honetan ere aurki daiteke!
​
​